Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Maddalen Arzallus
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Bertso-eskolak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Arzallus, Maddalen
- Izen abizen osoak
- Arzallus Antia, Maddalen
- Jaiotza
- 1990 Hendaia + Hendaia < Lapurdi Itsasegia < Lapurdi < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Gai-jartzailea
Datu biografikoak
- Biografia
- Maddalen Arzallus Jesus Arzallus bertsolariaren alaba eta Ametsen arreba da. 1990eko abenduaren 27an sortu zen Hendaian, eta ttikitatik bertsozaletu da etxeko giroan. 9 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso-eskolan. Maindi Murua, Kristine Txoperena, Odei Barroso eta Aimar Karrika zituen, besteak beste, kantukide. Bertsolari izateaz gain, kantuan eta gitarra jotzen aritzen da herriz herri. 2009ko txapelketaren ondoren bertsoak utzi bazituen ere, 2014an berriz taularatu zen Xilaba xapelketan, gehien bat gozatzeko helburuarekin. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketetak eginak ditu Gasteizen.