Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Xabier Amuriza
- Info.
- Doinuak
- Bat-bateko bertsoaldiak
- Bestelako bertso-sortak
- Aldizkakoak
- Grabazioak
- Prentsa
- Liburutegia
Datu pertsonalak

- Izena
- Amuriza, Xabier
- Izen abizen osoak
- Amuriza Sarrionandia, Xabier
- Jaiotza
- 1941 Etxano + Etxano < Zornotza < Durangaldea < Bizkaia < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Bertsolaria
- Jarduerak
-
Bertso irakaslea Bertso-jartzailea Epailea Eragilea Ikerlaria
Datu biografikoak
- Biografia
- 1941eko maiatzaren 3an jaio zen, Zornotzan (Bizkaia). Idazle, kazetari, irakasle eta bertsolari lanetan aritu izan da; 2016an utzi zion bertsolari jarduerari. Hainbat liburu eta disko argitaratu ditu, horietatik asko bertsolaritzari buruz. Kantarientzako ere letra eta bertso asko egin ditu. 2019an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona Saria eskuratu zuen: "Bertsolaritza modernoaren erreferente argia" izatea eta "berritu eta alor askotan aurrendaria" izatea azpimarratu zuen epaimahaiak.
1965ean apaiz egin zen, eta, 1968tik aurrera, Francoren diktadura garaian, zazpi urte egin zituen preso, hiru espetxealditan. 1976an utzi zuen apaizgintza. Politika arloan urte luzeetako militantzia eraman du aurrera.
Bi aldiz izan da Euskal Herriko bertsolari txapelduna: 1980an eta 1982an. 1980ko txapelketan, berritasun handia ekarri zion bertsogintzari. Haren hizkera, irudi eta metafora-mundua eta, oro har, bertsoak egituratzeko modua bereziak ziren, ordu artekoak ez bezalakoak. Neurri eta doinuetan ere berrikuntza handiak ekarri zituen: estrofa eta doinu asko sortu zituen, ordu artekoetatik oso desberdinak. Amurizarekin, bertsolaritza beste aro batean sartu zen. Bera da urte haietako bertso-eskolen eragile eta irakasle nagusia ere. 90eko hamarkadan, plazarik plazako ibilia utzi, eta bestelako formatu batzuk lantzeko ahalegina egin zuen (gai-emailerik gabeko saioak bultzatu zituen).
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- 6 urterekin, aitarekin, Etxanoko Azutzaganeko tabernan Bizkargiko Santa Kurtzetatik bueltan, eta Epeltze auzoko San Antolinetan.
1966an, Gizaburuagan, Abel Muniategi lagun
Argitalpenak
- Argitaratutako liburuak
- Bertsolaritzaren historia. 1996
Bizkaiko Bertsogintza I. Izengabeak. 1995
Bizkaiko bertsogintza II. Izendunak. 1996
Emea (nobela)
Enaz banaz. 1999 (autobiografia/saiakera)
Hil ala bizi. 1973 (nobela) ("Larraun" ezizenez argitaratua, isilpean)
Hitzaren kirol nazionala. 1981 (azterlana)
Hiztegi errimatua. 1981 (azterlana)
Laurehun herri; mila bertso berri. 1982 (bertso-jarrien liburua)
Menditik mundura . 1977
Oromenderrieta. (nobela)
Zu ere bertsolari. 1982 (azterlana) - Argitaratutako grabazioak
- Anje Duhalde Amurizaren kantari. IZ
Bizkaiko kopla zaharrak
Gogor (1969)
Herriko plazan. IZ
Lazkao Txiki bat-bateko sorgina
Menditik mundura. IZ
Xalbador bat-bateko mirakulua - Beste argitalpenak
- Ikuska 18 (Ezeiza, A. Amurizaz) (Bideo)
"Bertsolaritzaren historia eta gainerako edukiak" in Bertsoen Mundua. 1997 (CDrom) (Testuak Amurizarenak)
- Argitaratugabeak eta azterlanak
- EHBE-JAKIN. Bertsolariei inkesta, Euskal Herriko Bertsolari Elkartea, 1987
- Ekoizpen oharrak
- ekoizle emankorra, bertsoaz gain beste jenero asko landu dituena. Bertsoa plazaratu eta bertsolaritza hedatzeko era asko frogatu ditu, eta askotan aitzindari izan da: herriz herri bertso jarrien emanaldia (1978-1981), Larehun herri, mila bertso berri argitalpenaren oinarri izango zena; saio integrala bezala bataiatua (1996?-1998?); Xalbador bat-bateko mirakulua (1999); Lazkao-txiki bat-bateko sorgina (1999)....
Bertsolaritzari iraultza ekarri zion 1981-1982an bere trilojiarekin (Hitzaren kirol nazionala. 1981; Hiztegi errimatua. 1981; Zu ere bertsolari. 1982): "berezkoa"ren mitoa hautsi zuen, bertsoa eskuragarri bihurtu zuen "zu ere bertsolari" esanaz eta bertsoaren barruak azaleratuz. Bertsolaritzaren aro berria erakarri zuela esan ohi da. 1980ko hamarkadako helduen bertso-eskola mugimenduaren sortzaile eta eragile nagusitzat har daiteke. Bat-batean txapelduna (1980 , 1982), bertso-jartzaile maisua, bertsoaren barne egitura ordura arte beste inork ez bezala aztertu eta agertu dituena, bertsolari eta bertsozale askoren eredu ... Bertsolaritza modernoak izan duen figura nabarmenetakoena, erraustezina, ezpairik gabe.
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Galizianoen bertsoak (jarritako 2. sorta, aitaren eskariz, aitak kantatzeko)
Kalista eta Patxiko (jarritako lehen sorta, Seminarioan kantatzeko, 17 urte zituela)
Txepetxa eta kukua (jarritako 3. sorta; seminarioan)
Zamorako espetxean jarriak